
Historia
Basauriko jaiak 1968. urtean sortu ziren. Uda horretan San Pedro jaietan basauriar gazte batzuk atxilotuak izan ziren kalera mozorrotuta ateratzeagatik. Arrazoi honengatik Iñaki Intxausti Kaleroko jaien ordezkaria, Basauriko jaien arduradunarekin hitz egitea erabaki zuen, garai haietan udaletxeak zuen ardura hori. Iñakik arduradunari esan zion beharrezkoa zela Basauriko gazteentzako leku bat, haien jaietarako gogoa erakusteko. Traba batzuk jarri ondoren udaletxeak proposamena onartu zuen eta jaien ardura herritarrengan utzi zuen. Basauriarrak lanean jarri ziren eta Urrian lehenengo San Faustoko jaiak ospatu ziren Basaurin. Lehenengo jai hauetan hamar koadrila soilik parte hartu zuten; gehiengoak hainbat parrokietan biltzen ziren gazteetatik sortu ziren. Urteak pasa ahala koadrilak eta parrokien arteko lortura desagertuz joan da. Koadrila osatzen zuten gazteek argi eta garbi zuten haien helburua Basaurin gozatu nahi zutela, giro euskaldun eta modu errebindikatu batean. Izan ere egoera politikoa nahiko konplikatua zen; 60ko hamarkadaren bukaera zen, Francok bere azken tartean zebilen eta geroz eta zailagoa zen askatasun nahia ezkutatzea.
Argi eta grabi dago, garai horietako jaiak eta gaur egunekoak nahiko ezberdinak direla, baina gauza bat ez da aldatu: Basauriko San Faustoko jaiak herritik eta herriarentzat eginak daudela.




Argazkiak: http://www.bibliotecaspublicas.es/