top of page

Zurrakapotea

Edari magiko hau tipikoa da Basauriko Jaietan. Porroietan hartzen da eta koadrilek borondateren truke banatzen dute haien lonjetan. Zurrakapotea ardo beltzez, azukrez, kanelaz eta fruta beratuaz (limoi eta laranja) egindako alkoholdun edaria da. Koadrilek prestatzen dute edaria, eta koadrila bakoitzak bere erara egiten du. Jaiak hasi baino bi egun lehenengo egin ohi da zurrakapotea baina, astearen erdian berriro egiten da normalean gutxi geratzen delako edo ozpindu delako. Ardo beltzaz egiten da normalean, baina badaude koadrila batzuk denborarekin berriztatu direnak eta ardo beltzarekin egiteaz aparte ardo zuriarekin egiten dutenak zurrakapotea. Ogeta bat taldeak adibidez, urte batzuk daramatza zurrakapote zuria egiten, eta aurten adibidez zurrakapote arrosa egin dute Ontzak taldea ardo zuria erabiliz.

Argazkiak: Herriko Taldeak

bottom of page