
Kuadrilak
Basauriko kuadrilak Eskarabilera abestiarekin eginiko bideoa
Basauriko jaiak, jai herrikoiak eta parte-hartzaileak dira. Bi kontzeptu hauek ondo ulertzeko ezinbestekoa da Kuadrillen presentzia aipatzea, eurek ematen diote Basauriko jaiak duten xarma berezi hori. Koadrilla bakoitza bere janzkera propioa eta berezia du, Gazteizeko "blusekin" antzekotasuna daukate. Koadrila bakoitza dituzten lonjak ere oso garrantsitzuak dira jai hauen funtzionamendua ulertzeko, lonjak herri osoan zehar banatuta daude, koadrilla bakoitza bere lonja propioa du eta esaterako hauek txosnen betebeharrak betetzen dituzte. Lonjetan musika alaitzen du giroa eta ohiturak dionenez txosnetan bakarrik zurrakapotea dohainik ematen da, hala ere borondatea emateko itzulapikoak jartzen dituzte.
Hamabost kuadrilla daude guztira, talde guzti hauek koordinatzeko herriko taldeak eragilea dago. Herriko taldeak jaien antolatzaile nagusienetakoa da, bere eginkizunen artean kuadrillen antolaketa eta koordinaketa burutzea da.