Eskarabilera
XX. mendearen hasieran Espainiako herrialde pobreetan emakumeek ikatzen hondakinak (eskarabilla) biltzen zituzten. Berrerabili zitekeen ikatza biltzen zuten . Normalean, trenak trenbideetan utzi ohi zuten ikatza edo metalurgia lantegietako ikatz hondakinak hartzen zuten. Emakumeek bildutako ikatza oso merke saltzen zuten etxeetako sukaldeetarako eta berogailuetarako. Bestalde, garai batean errepideak eta kaleak asfaltatzeko ere erabilia izan zen euskal herriko txoko askotan, honen arrazoia ikatz honen ugaritasuna zelarik.
Basauriko jaien ikurra bihurtu zen hauen hasieratik, izan ere Basaurin eskarabila biltzen zuten emakume ugari bizi ziren. Honen omenez San Pedro plazan ekarabila baten estatua jarri zuten
Gaur egun San Fausto santuarekin batera Eskarabillera Basauriko Jaietako ikurra da. Jaiei hasiera ematen die lehenengo egunean udaletxeko balkoitik eta hauei amaiera ematen die zerutik. Izan ere, jaietako azken egunean puxikekin zerura jaurti egiten da eskarabilera norabiderik gabe. Eskarabileraren barruan gutun bat idatzita dago hainbat hizkuntzetan, munduko edozein tokitan jauzi daitekeelako. Gutun horretan datorren urteko jaietarako gonbidapena luzatzen zaie aurkitzen dutenei, Basauriko Jaiak dohainik gozatzeko aukerarekin. Eskarabilera zerura jaurti aurretik jaiei amaiera ematen zaie ospakizun batekin. Koadrilei sariak ematen dizkiete herriko taldeak, sari ugari daude eta koadrilentzako oso garrantzitsuak dira hauek irabaztea.
Eskarabilera jaietako ikurra izanda abesti bat sortu zen orain dela bi urte. Herriko taldeak burututako ekimena izan zen baina Honat talde Basauriarrak egin zuen abestia beste kolaborazio batzuekin. Erritmo guztiz alaia dauka eta estribillo gogora erraza.
Eskarabilera bila (Letra)
Zabaldu ahoa ta eman ozen berria airean
zabaldu bihotza ta eman ozen berria airean
haize berriak datoz bultzaka herriko kaleetan
gogo berriak herritar guztion bihotzetan.
Zapi ta porroiak atera
Basauriko herria kalera
ohartu barik urtebete pasa dela
jaia beste behian hasiko da.
————————Estribillo———————————
Eskarabilera burua ez galdu
auskalo non topako dugun
itsasoan galduta edo atzerrian
basauriko kaletan botata.
————————Estribillo———————————
Zurrakapote tantak soinean
txosnarik txosna goazen parrandan
eguzkia irtenda banoa ohera
bihar berriz egongo gara.
Kaleko ikatz zatiak biltzen, txiki direnak batera handitzen
bidea eginez, kalerik kale, herriko festak indar berritzen
anaitasuna da zuen ardura, euskera hortzean egun eta gauean
banatu irria, izan bizia, adi begira!

Eskarabillera eta bere alabaren estatua

Eskarabilera

San Fausto
Eskarabilerari agurra
Argazkiak: espaciofotografico.eu, www.blogseitb.com, www.deia.com